EPIC

EPIC proiektua (Enhancing and Promoting International Business Communication, hau da, nazioarteko negozioen komunikazioa hobetzea eta sustatzea) tresna lagungarria da ETE-entzat nazioarteko lehiakortasuna hobetu dezaten.
 Komunikazio-aholkularitza egokia (hau da, arautua) duten enpresak eraginkorragoak izan ohi dira haien ama-hizkuntza erabiltzen ez duten merkatuetan gaiak eta zerbitzuak saltzeko orduan. Aholkularitza-egitasmoan izena emanaz eta parte hartuz, enpresek kulturen arteko trebetasunak eta komunikazio-gaitasunak barneratzen dituzte, eta horrek isla du urteko salmenta-kopuruaren igoeran.
 EPIC egitasmoak nazioarteko merkataritzako hizkuntza- eta kultura-hesiak gainditzen laguntzen die enpresei.
 EPICek nazioartean salerosteko modu berri bat eskaintzen dio merkatariari eta enpresaburuari, esportazio-industriarako bereziki diseinatu den enpresa-eskuliburu baten bidez. Egitasmoak, Europako esparru bateratuaren barruan, kultura anitzeko Europa bat sustatzen du, plataforma komun batetik lan eginaz eta, hurbileko aholkularitza-prozesu baten bitartez, enpresa bakoitzaren arrakastaren gakoak bereiziz.
 EPICek aukera aparta eskaintzen dio negozio pribatuko sektoreari egitasmo lagungarri batean parte hartzeko; egitasmo hori lagungarri izango zaio salmenta-kopurua handitzeko eta mugaz haraindiko merkatu zabalaren aukera berriak aprobetxatzeko.

Berriak

The advantages of EPIC project

euroThe Project EPIC is a vital step towards providing companies with the knowledge to succeed and not be ‘tongue-tied’ in difficult international markets. We know that, if the recommendations identified by LCA Auditors can be adopted by companies, they will significantly enhance a company’s prospects of operating more effectively in an increasingly global, multilingual trading environment. However, more support to institute language audits as a business service and train more auditors is needed from governments and regional bodies.

Jarraitu irakurtzen

Ikerketaren emaitzetatik soluzio praktikoetara

wykres

ELAN ikerketaren aurkikuntzek “hizkuntza-auditoretza” kontzeptua definitzen lagundu zuten. Gero, PIMLICO (Promoting, Implementing, Mapping Language and Intercultural Communication Strategiesin Organisations and Companies) ikerketaren emaitzekin, kontzeptu hori are gehiago zehaztea lortu zen. Azken azterketa horretan, hizkuntzak kudeatzeko estrategia-eredu zehatzak ezarri zituzten enpresa europarren adibide esanguratsuenak argitaratu ziren; estrategia horiek esportazioen negozio-bolumena modu esanguratsuan handitzen lagundu zien.

PIMLICO azterketaren ezaugarri nagusia zen parte hartu zuten enpresek balio bat eman ahal izan ziotela hizkuntza-kudeaketaren estrategiari, hau da, emaitza ukigarri bat ikusi zutela, eta haren eragina neurtzeko gai izan zirela.

 

 

 

Jarraitu irakurtzen

Froga ukaezina

boss

LCAren garapena ahalbidetu duten oinarrizko bi osagaiak aztertuko ditugu, ikerketaren hasieran, diseinuan eta garapenean ezinbestekoak izan direnak. 2006ko ELAN ikerketak erakutsi zuen Europan negozio asko galtzen zirela hizkuntza-gaitasunen gabeziagatik. 2.000 ETE inguruko laginean, % 11k kontraturen bat galdu zuen arrazoi horrengatik. Enpresek bazekiten negozioak galtzen ari zirela —edo horretarako aukerak zeudela—hizkuntza- edo kultura-hesiengatik; nolanahi ere, badirudi ez zituztela ezagutzen benetako zenbakiak.

Laburtuz, hauek izan ziren ELAN ikerketaren ondorio nagusiak:

Jarraitu irakurtzen

Etorkizuneko enpresa-plangintzetan behar-beharrezkoa izango da LCA ikuskaritzak egitea

people

Etorkizuneko merkatu oraindik ezezagunetan, zer neurritan beharko dira atzerriko hizkuntzak? Hizkuntza horien artetik, zeintzuk eskatzen ditu lan-merkatuak? “Lanerako hizkuntzak” txostenean azaltzen diren ondorio orokorren arabera, atzerriko hizkuntzen eta komunikazio-gaitasunen eskaerak etengabe handitzen jarraitzen du Europako lan-merkatu orokorrean, eta ez bakarrik ingelesaren kasuan.

Jarraitu irakurtzen

Zein da LCA ikuskaritzen helburua?

graf

LCA (Hizkuntza Komunikazioaren Aholkularitza) ikuskaritzen helburua da hizkuntza kudeatzeko estrategien bidez hizkuntza- eta komunikazio-arazoak gainditzeko laguntza eskaintzea Europako enpresei. Besteak beste, nazioartera esportatzean aurkitzen dituzten hizkuntza- eta kultura-hesiak gainditzen eta modu eraginkorragoan lan egiten lagundu nahi die. Izan ere, nazioarteko merkatuei begira hizkuntzak kudeatzeko estrategiak landu dituzten enpresa eta erakundeek, oro har, arrakasta handiagoa izan dute, eta handitu egin dituzte esportazioen bidezko salmentak.

LCA ikuskaritzak alor hauetan lagun diezaieke enpresei:

 

Jarraitu irakurtzen